Noticias

Bidasoa esiko beste zerbitzu baten hondoratzea... larrialdi zerbitzua norabiderik gabe doa

Foto Archivo: concentracion hospital comarcal bidasoa

Osasun Bidasoa.- Testu hau sinatzen dugun Bidasoa ESIko Larrialdi Zerbitzuko medikuok, betebehar moral bat sentitzen dugu zerbitzuaren benetako egoera azaltzeko, bai Zuzendaritzaren baita Osakidetzaren beraren pasibotasunaren eta aurreikuspen faltaren aurrean ere. Gure kezka zuzenean lotuta dago herritarrei eskaintzen diegun osasun-arretaren kalitatearekin, eta horregatik beharrezkotzat jotzen dugu egoera hau partekatzea eta iritzi publikoari helaraztea.

Sainduaren irekiera, aukera berriak eta aniztasuna ardatz gisa!

Saindua Hondarribia

Abotsanitz.- Ostiral honetan berriz irekiko da Sainduako eraikina, 1a 8 urtez itxita egon ostean. Bere garaian, arazo estrukturalak antzeman ziren eraikinean eta bori zela eta, behin-betikoz 2018ko urrian itxi zen Saindua Gaztelekua. Hortik eratorria, ia 5 urteko geldialdia etorri zen, EAJ-PNV buru zuen gobernu-taldearekin, 2023an obra esleitu eta 2023ko ekainean lanak hasi ziren arte.

Kubarentzat material bilketa Kabigorrin

Data: 
Osteguna, Apirila 30, 2026 - 19:00 -tik Larunbata, Maiatza 9, 2026 - 21:00 -ra
Non: 
Kabigorri Peña kalea, Irun-Mosku

Kartela

30 eta Maiatzaren 1-2-7-8-9a

Gobernu inperialista yankiak Kubako herria jasaten ari den blokeo anker eta basatiaren gorakadaren aurrean, ekintza solidarioarekin bat egiten dugu horri aurre egiteko, Euskal Herria-Kuba Ekimena herri ekimenaren eta Euskadi-Kuba elkartearen bidez materialak eta dirua biltzea babestuz.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin