
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Gutxieneko pentsioa eta gutxieneko soldata, bidezkoak eta nahikoak Gutxieneko Pentsioa, Gutxieneko Soldataren parekoa.
Aldarrikapen hauekin, atzo, martxoak 11, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak ohiko koordinazio-bileran erabaki zuen Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean manifestazio bana egitea, langile eta pentsiodun guztiei bizi-baldintza duinak izatea bermatuko dieten soldata eta pentsio nahikoak eskatzeko.
Eguzki erakunde ekologista eta antinuklearra.- Hilabete honetan, Europako Batzordeak "Jaizkibel-Capbreton Itsas Eremua" babesteko erabakia hartu du, Natura 2000 Sarearen barruan Garrantzi Komunitarioko Leku (GKL) gisa.