Noticias

Otsailan bezala, martxoan ere jaitsi da langabezia Bidasoaldean

Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, martxoan 93 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 79 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 4.667 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %16,3 hain zuzen. Iazko martxoko hilabetearekin konparatua 547 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Osteguna 7, apirileko bertso gaua Kabigorrin

Data: 
Osteguna, Apirila 7, 2016 - 19:30
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Irunabar.- Apirilaren 7an izango da hilabete honetako Kabigorriko bertso-gaua. Jokin Bergara eibartarra, Iñaki Murua gabiriarra, Beñat Gaztelumendi añorgarra eta Aitor Errazkin irundarra ariko dira kantuan apirileko bertso gauean, eta Manu Goiogana irundarra arduratuko da gaiak jarri eta saioa aurkeztu eta gidatzeaz.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin