Noticias

Elkarretaratzea: Ongi etorri errefuxiatuak, Inor ez da ilegala

Data: 
Larunbata, Martxoa 19, 2016 - 13:00 -tik Igandea, Martxoa 20, 2016 - 12:55 -ra
Non: 
Hondarribiko San Pedro kalean
Antolatzen du : 
Hondarribiko EH Bildu

Hondarribiko EH Bildu.- Europako Batasunera sartu nahi duten pertsonen drama humanitarioa salatzeko eta Europako Batasuneko agintarien ankerkeria salatzeko hainbat herri eta hiriburutan egingo diren mobilizazioekin bat eginez, Hondarribian ere elkarretaratzea antolatu dugu datorren larunbaterako.

Tomas Elgorriagari bost urteko espetxe zigorra ezarri diote

Tomas Elgorriaga Kunze preso politiko hondarribiarra otsailan Parisen epaitu zuten. Epaiketan, Tomasen aurka irekita zeuden 4 auzipetzeak batu ziren eta 5 urteko zigorra ezarri diote, horietatik 3 ez ditu kunplitu behar eta Alemanian bete duen kondena balio dio, beraz, urte bat baino gutxigo espetxean bete behar du. Baina oraindik fiskalak 10 egun ditu errekurritzeko.

Txirrinka, AHTren aurkako txandakako bizikleta martxa

AHT Gelditu! Elkarlanak  eta hainbat talde sozial zein sindikalek,  2016ko maiatzaren 20, 21 eta 22an TXIRRINKA izeneko ekimena burutuko dute.

Txandakako bizikleta martxa honetan parte hartuko duten gizarte eragile eta kulturtaldeek, elkarri lekukoak pasatuz, lau zutabetan Euskal Herria zeharkatuko dute Bergarako AHTren korapiloan batu eta helmugaratzeko.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin