Elikaeskolak eta Parean elkarteak elkarlanean PRESIO ESTETIKOAREN ERAGINA OSASUN FISIKO ETA MENTALEAN hitzaldi programa antolatu dugu eta noski, gonbidatu nahi zaitugu!!
Emakumeek jasaten dugun indarkeria estetikoaz, gorputz perfektuaren mitoaz edota elikadura nahasmenak detektatzeko klabeak partekatuko ditugu hitzaldietan.
Irungo Emakumeen Etxea Elkartea.- Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak ahotsa altxatu eta borroka feministako egun honetako aldarrikapenekin bat egin nahi du. Egun honek gogorarazten digu emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna egiteke dagoen helmuga dela oraindik ere, eta gaur egun ere, gure hirian bertan, emakume izateagatik diskriminazioa, genero-indarkeria eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeak daudela.