Noticias

Betti Gotti euskara kultur elkarteak begiraleak behar ditu

Betti Gotti Euskara Kultur elkarteak udaleku itxiak antolatzen ditu 8-15 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat. Begiraleak behar ditu abuztuaren 12tik 23ra Zuhatzako irlara joateko.

BALDINTZAK: 18 urtetik gorakoa izatea eta euskara menderatzea.

Eskaera egiteko epea otsailaren 24an itxiko da.

HIKA TAILERRA, Irunabarren eta Bidasoako AEKk antolatuta

Irunabarrek eta AEK Irungo euskaltegiak "Hika tailerra, toka eta noka ohitzeko ikastaroa" antolatu dugu.

Izena emateko epea otsailaren 1ean zabaldu genuen, eta otsailaren 24 bitarte luzatuko. Ikastaroak martxoaren 5etik maiatzaren 28ra iraungo du, eta oporraldiak-oporraldi, 11 saio izango dira guztira, larunbat goizetan, goizeko 9:00etatik 12:00ak bitarte, Irungo Junkal karrikako 22an.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin