Noticias

San Juan/Fueros-en hutsik dagoen lurzorua

Alde Zaharra San Juan Auzo Elkarteak, Irungo erdiguneko auzo elkartea “Ensanche”rekin batera, “EnSanJuan2” proiektuan aurreikusita zegoen hotel ekipamendurako gordetako eremua txukundu dezan eskatzen dio Irungo Udalari

Lau urte igaro dira San Juan-Etxeandia eremuko berriz urbanizatzeko lanak amaitu zirenetik eta epe motz-ertainerako guztiz utzitako eta zaindu gabeko lurzorua utzi dute.

EH Bilduren Bidasoa eskualdeko mailako hauteskunde kanpaina ekitaldia

Abenduak 12, larunbata, Bidasoa eskualdeko mailako hauteskunde kanpaina ekitaldia egingo du EH Bilduk Marian Beitialarrangoitia, Kongresurako EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuarekin. Goizeko 10.30etan Hondarribiko Benta zaharrean ekitalditxo egingo dute. Ondoren itsasontziz Hendaiako Kaneta portura joango da Marian, eta goizeko 11.00etan beste ekitaldi bat izango da bertan, eta amaitzeko hirugarren ekitaldia 11:30etan Irungo Santiago zubian izango da.

Ekonomia bidezko, demokratiko eta iraunkorrago baten alde

REAS.- 2015eko abenduaren 20an hauteskunde orokorrak izango direla-eta, REAS Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareen Sarekoek geure proposamenak helarazi nahi dizkiegu alderdi politikoei, gizarte-eragileei eta, oro har, herritarrei, ekonomia bidezko, demokratiko eta iraunkorragoa eraikitzeko.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin