Noticias

Azken hilketa matxista salatzeko kontzentrazioa

Data: 
Asteazkena, Urria 7, 2015 - 19:30
Non: 
Zabaltza plaza
Antolatzen du : 
TAS

Beste behin ere genero indarkeriaren ondoriozko emakume baten erailketari erantzun beharrean aurkitzen gara. Horretarako bihar kontzentrazioa burutuko da Txingudi Ant-Sexistak deiturik Zabaltza plazan arratsaldeko 19:30etan.

ASKI DA! ERANTZUNIK GABEKO ERASORIK EZ!!

Kabigorriko ostegunetako bertso gauak 2015-2016, Urriaren 8tik aurrera

Hemen dira Kabigorriko ostegunetako bertso gauak. Urriaren 8an izango da lehen saioa, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, eta aurreko bi ikasturtetan bezalaxe, hala izango da datorren urteko ekainera bitarte ere; ilabeteko lehen ostegunetan (salbuespenak salbuespen), 19:30etatik aurrera, Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan.

2.374 gizon eta 3.130 emakume lanik gabe gure eskualdean

Jakitera eman dituzten datuen arabera irailean 5504 lagun daude lanik gabe gure eskualdean. Azken hilabetean 6 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 49 Hondarribian.

Gaur egun, Irunen, 4651 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %15,6 hain zuzen.

Hondarribian egun 853 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan, biztanleria aktiboaren %10,3.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin