Kabigorriko ostegunetako bertso gauak 2015-2016, Urriaren 8tik aurrera

Hemen dira Kabigorriko ostegunetako bertso gauak. Urriaren 8an izango da lehen saioa, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, eta aurreko bi ikasturtetan bezalaxe, hala izango da datorren urteko ekainera bitarte ere; ilabeteko lehen ostegunetan (salbuespenak salbuespen), 19:30etatik aurrera, Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan.

Ostegun honetan, Gotzon Aizpiolea irundarrak, Haritz Casaval pasaitarrak, Unai Gaztelumendi añorgarrak eta Ereñotzuko Eli Pagolak kantatuko dute. Gai jartzaile lanetan Abel Zabala ariko da, eta saio aurreko bertso jarriak Beñat Elosegik idatzi eta kantatuak izango dira.

Etiquetas: