Noticias

Bisitarien hazkunde handia Bidasoa eskualdean uztailan, aurreko urtearekin alderatuta

Turismo bulegoetan hartutako bisitariak
14.653 bisitari izan dira Irungo eta Hondarribiko turismo bulegoetan, 2015eko uztailan. 13.074 hurbildu dira Arma Plazako eta Hondarribiko Kirol Kaiko bulegoetara. Irungo Luis Marianokoan, 1.579 hartu dituzte. Kopuru positiboa da, 2014an baino 2.481 gehiago izan direlako bisitariak, guztira.

Bisitarien jatorria

Euskal Selekzioen aldeko Mendi Martxari ongietorria Hondarribian

kartelaEuskal selekzioen aldeko Mendi martxa antolatu da urtero moduan. Aurtengo edizioa, abuztuaren 1ean hasi zen Algortan eta datorren larunbatean Ziburun amaituko da, eta bihar, ostirala, Hondarribira iritsiko dira martxalariak.

Mendi Martxari ongietorria egiteko ekitaldi bat antolatu da San Pedro arratsaldeko 20.30etan.

Gailu guztientzako argazkigintza tailerra

Data: 
Asteazkena, Abuztua 5, 2015 - 19:00 -tik Osteguna, Abuztua 6, 2015 - 18:55 -ra
Non: 
Lakaxita
Antolatzen du : 
Lakaxita

Lakaxita.- Uda honetan oporretan zoazela eta argazki txukunagoak egiten ikasi nahi duzula lagun eta familiari erakusteko?

Nazkatua zaudela Hendaiako hondartzara joan eta bikiei argazki lotsagarriak ateratzeaz?

Edota, Pirinioetan ateratako argazkiak urdinak ateratzen zaizkizunean negargura sartzen zaizu?

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin