Erakusketa Moskuko plazan. Mosku Bizirik!
- Gehiago irakurriErakusketa Moskuko plazan. Mosku Bizirik! -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
DONOSTIAKO KALERATZEAK STOP DESAHUCIOS PLATAFORMAK eta GIPUZKOAKO IRPH STOP ELKARTEAK kontzentrazioa ospatu dugu gaur udaletxeak pasa den astean bat-batean eta aurrez abisatu gabe Bulebarreko azpialdean dagoen lokala hustutzeko hartu zuen erabakia salatzeko eta udal gobernu berriari lokal honen erabilera gurea bezalako erakunde sozial ezberdinei euren jarduerak modu egokian aurrera eraman ahal izateko biltegi moduan erabiltzen jarraitu ahal izan dezatela exijitzeko.
Kurdistango herriak pairatzen duen kriminilizazio eta erasoen aurrean babesa eskaintzeko elkartasun argazkia egingo da Moskuko peña kalean arratsaldeko 17:00tan. Animatu!!
INTERNAZIONALISTAK GARELAKO KURDISTAN AURRERA!!!!
Abuztuaren 8an Herriko taberna eta elkarteen itxiera salatzeko “Politikari eta kulturari aterik ez itxi, herrikoak libre” lemapean manifestazioa egingo da Donostian. Antolatzailea sentimendu eta pentsaera ezberdinetako herritar talde bat da. Manifestazioa Gipuzkoako Plazatik hasiko da, arratsaldeko 17:30ean.