AHTren aurkako III. Bizikleta-Martxa desobeditzailea: : Uztailaren 25etik Abuztuaren 1era Castejonetik Gasteizera
Mugitu! Mugimendua.- Mugitu! desobedientzia mugimenduak antolatuta, AHTren aurkako III. Bizikleta-Martxa desobeditzailea egingo da, aurtengoan Nafarroan eta Araban barrena. Uztailaren 25ean hasiko da Castejon-en eta 8 eguneko ibilbidean Nafarroako Erribera, Tafalla, Iruñerria, Ollaran, Sakana, Arabako lautada eta Gopegira hurbilduko da, Gasteizen abuztuaren 1ean amaitzeko. Bizikleta martxan zehar hitzaldiak eta tailerrak, mahainguru eta eztabaidak, antzezlanak, kontzertuak eta protesta ekintzak egingo dira. Halaber, lurraren aldeko borroketan eta jendarte eredua eraldatzeko ekimenetan dabiltzan pertsona zein kolektiboekin elkartzeko eta esperientziak trukatzeko aukera emango du bizikleta martxak.


Pasa den ekainaren 19an, kolektibo sozial eta pertsona desberdinak Txerrimuñon asanblada bat egin genuen, elkar ezagutza eta gure arteko babesak bultzatu eta erlazioak eta komunitate sareak sortzeko asmoz.