Hondarribiko EH Bilduren Herri Programaren eztabaidarako Topagunea
Hondarribiko EH Bildu.- 2015eko Udal Hauteskundetarako Hondarribiko EH Bilduko kideok, ahalik eta Hondarribiar gehienen proposamenekin osatutako Herri Programa partehartzaile bat aurkeztu nahi dugu, herri abertzale, euskaldun eta ezker ikuspegitik eraikitako Hondarribia berria sortzeko.
Honela, Herri Programa osatuko duten puntu guztiak eztabaidara atera nahi ditugu.

Bidazi.- Ideia bati bizia emanez. Elikadura Burujabetzako esperientzia ekonomikoetan, bideragarritasun integraleko prozesuetarako tresna praktikoa_ izenburua duen eskuliburuaren aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu. Hau da Emaús Gizarte Fundazioak, EHNE-Bizkaiarekin lankidetzan, argitaratutako azken lana.
