Noticias

EL ESPAZIOko jarduerak urtarrilean

ENPLEGU BILA. CURRICULUMA ETA AURKEZPEN GUTUNA (iraupena: 3 ordu). Curriculum eta aurkezpen gutunen ereduak ezagutzeko tailerra.
Datak: zehaztuko dira parte-hartzaileen kopuruaren arabera. 09:30ean, El Espazion.

NAZIOARTEKO LAN MUGIKORTASUNA ( ITALIA, PORTUGAL ETA FRANTZIA)
Lanaren eta lanbidearen gaineko informazioa trukatzeko jardunaldia, bideokonferentziaz, aipatutako herrialdeetako aholkulari teknikoekin.

2015eko Ligaren bigarren jardunaldia: sentzazio onak

fotoHondarribia-Marlaxka Xake Elkartea.- Igandean 2015eko Gipuzkoako ligaren bigarren jardunaldia jokatu zen eta arestian esan bezala, gure klubak ordezkariak ditu maila guztietan. Bost taldeetako bik etxean jokatu zuten eta hiru kanpoan. Orotara gure ordezkariek hiru garaipen eta bi porrot lortu zituzten eta egindako lana ikusita, aurtengo denboraldian lan txukuna egin daitekeela dirudi.

Aurrezteko eta eraginkortasun energetikorako proposamenak nekazaritzako elikagaien sektorean

Irungo eta Hondarribiko enpresa txiki eta mikroek eraginkortasunean oinarritutako aurrezte ekintzen diagnosia eta martxan jartzea finantzatu ahal izango dituzte. Nekazaritzako enpresetan espezializatuta dagoen zentro baten laguntza jasoko dute, Bidasoa Bizirik-en bidez.

Akupunturari buruzko hitzaldia

Data: 
Ostirala, Urtarrila 23, 2015 - 18:30
Non: 
Beran, “Beralandeta” aretoan
Antolatzen du : 
"Bidazi" elkartea

Akupunturari buruzko informazioa:
Osasuna zaindu eta sendatzeko erabiltzen den aspaldiko teknika bat da akupuntura. Gorputzean zehar mugitzen den energian lan egiten du, puntu zehatz batzutan orratz txiki batzuk sartuz.  

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin