Presoen aldeko elkartasuna Hendaiako hondartzara helduko da igande hontan
Etxerat.- Uztaila eta abuztua, opor eta hondartza garaia askorentzat. Uztaila eta abuztua, bidai eta bisita garaia guretzat. Euskal preso politikoen senide eta lagunentzat ez da oporrik. Espetxeratuak dauden gure ahaideen eskubideak etengabe baitira zapalduak. Horregatik, beste urte batez, egoera hau salatzeko Euskal Herriko hondartza eta kosta eremuetara gerturatu gara gaurkoan ere.

Palestinarekin elkartasuna adierazi nahi dugun irungo herritarrak gara eta biharko, asteazkena 30, prentsaurrekoa burutuko dugu San Juan plazan eguerdiko 12.30etan.
Gaur goizean, sindikalistak eta Bidasoa eskualdeko bizilagunak, Decathlonek Irunen duen dendaren aurrean elkartu dira enpresa frantsesak hegoaldean dituen dendak jaiegunetan ez irekitzeko.