Uztailak 25, azken ostirala, presoen aldeko kontzentrazioa



Kaxo entzule maiteok!! Gaurkoan zuekin kurtsoko azken irratsaioa, ere librean egina eta urte osoan jazotako bitxikeriekin jajaja!! Datorren Irailean jarraituko dugu, udara ona izan dezazuela!!
http://antxetamedia.info/recordings/programs/2014-07-17-ezker-gantxoa/

Hondarribiko EH Bildu. - Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak, Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren eta Prospekzio Soziologikoaren Kabinetearen bitartez, Hondarribiko herritarrek alardearen gainean zituzten jarrerei buruzko azterlana argitaratu zuen aurtengo ekainaren hasieran. Azterlan honetan bereziki bi datu nabarmentzen ziren: Alde batetik, alardea dagoen-dagoenean uztearen aldekoen kopurua eta modu batean edo bestean emakumeen partehartzea babesten zutenaren kopurua parekatuta zeudela; eta beste aldetik eta azterlanaren egileek garrantzitsuenatzat jotzen zutena, Hondarribiko biztanlegoaren %72a gaur egungo egoera gainditzeko irtenbideak bilatzearen alde agertzen zela.