Martxoan 440 langabe berri gehiago Gipuzkoan, horietatik 153 Bidasoaldean

Hiru hilabete jarraian gora egin du langabeziak gure eskualdean. Otsailean baino 153 behargin gehiago zeuden lanik gabe martxo amaieran Bidasoaldean, zehazki: 132 pertsona Irunen eta 21 Hondarribian.
Irunen, gaur egun, 5399 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %18,4 hain zuzen. Iazko martxoko hilabetearekin konparatua 168 langabe gutxiago daude orain.


Datorren larunbatean, apirilak 5, kontzertua egongo da Irungo Lakaxitan. 21:00etatik aurrera afaria eskainiko dugu bertaratzen direnentzat, eta ondoren hasiko dira jotzen taldeak: donNa die (Orereta-Irun), Madeleine (Donostia) eta Voltaia (Zumaia).