Fermo urrundu dutela salatzeko kontzentrazioa astelehenean
Fermin Vila irungo preso politikoa Alacant-eko Villena espetxera urrundu dute. Irundik 700 Km-tara aurkitzen da Alicante II presondegia.
Fermo, 2010ko ekainaren 24an, 23:30tan Belfasten PSNIk (Ipar Irlandako polizia) atxilotu zuen Guardia Zibilaren laguntzarekin. Pasa den ekainaren 20an Espainiara estraditatu zuten. Harrezkeroztik, Madrilgo Soto del Real kartzelan (434 km-tara) zegoen urrundu arte.

Gaur Espainiko Auzitegi Nazionalak 'Herriko tabernen' auzia dagokiolarik epaia eman du: hogei lagun espetxera eta 111 herriko konfiskatuko dituzte, beraien aretan Irunen dagoen Hazia.
Palestinari elkartasuna adierazi nahi dioten Irungo herritarrak.- Israelek palestinar herriaren aurka abian jarri duen “babes ertza” operazioak dagoeneko 1100 hildako eta 6000tik gorako zauritu sortu ditu, hauetako gehienak Gazan bizi den populazioa zibila delarik. Ospitaleak zein parkeak israeldarren misilen jopuntu dira.
Etxerat.- Uztaila eta abuztua, opor eta hondartza garaia askorentzat. Uztaila eta abuztua, bidai eta bisita garaia guretzat. Euskal preso politikoen senide eta lagunentzat ez da oporrik. Espetxeratuak dauden gure ahaideen eskubideak etengabe baitira zapalduak. Horregatik, beste urte batez, egoera hau salatzeko Euskal Herriko hondartza eta kosta eremuetara gerturatu gara gaurkoan ere.