Noticias

Eusko Jaurlaritzak Hondarribiko alardeari buruz argitaratutako azterlanaren gainean Hondarribiko EHBilduren balorazioa

Pasa den astean Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak, Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren eta Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen bitartez Hondarribiko herritarrek alardearen gainean dituzten jarrerei buruz argitaratutako azterlanaren  harira, Hondarribiko EH Bildutik  honakoa adierazi nahi dugu:

Alde batetik, ikerketa honen emaitzek nabarmentzen duten lehen datu esanguratsua hankaz gora botatzen duela Hondarribiko biztanleen gehiengo zabala alarde tradizional bakar baten aldekoa denaren ustea da.  Emaitzak pare pare jartzen dituzte herriko bi iritziak, batetik tradizionalaren aldekoen kopurua %42 koa eta bestetik, emakumeak alardean parte hartzen duten hainbat ereduren aldeko jarreretan elkartzen direnen kopurua %43koa.

Bits&bits Lakaxitan

Data: 
Larunbata, Ekaina 21, 2014 - 11:00 -tik Igandea, Ekaina 22, 2014 - 23:30 -ra
Non: 
Lakaxitan

cartelDatorren larunbatean, Ekainak 21, beste bits&bits bat antolatuko dugu, Irungo Lakaxita gaztetxean, oraingoan. Honakoan RaspberriPyarekin jolasten ibiliko gara, kontsola bihurtuko dugu eta eskilaretako piano eder bat muntatuko dugu, primeran pasatzen dugun bitartean, animatu eta pasa zaitez!

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin