“Bidazi” elkartea ezagutzera ematen ari da Txingudi aldean
FICOBAn egin berri den “Bioterra” azokan Bidazi Elkarteak hitzaldi bat eman zuen, ekainaren 6ean. “Bertze kontsumo eta produkzio mota bat posible da. Orain eta hemen” zuen titulua hitzaldiak, eta aldi berean elkarteari buruzko xehetasunak ere eman ziren. Gainera entzuleek funtzionamenduari buruz egindako galderei ere erantzuna eman zen.



Ekonomia Foroak ekitaldi ireki berri bat deitu du datorren ekainaren 16an, astelehenarekin, Irungo Atsegiña elkartean, 19.30etatik aurrera eta Jesus Burguera ekonomistaren zuzendaritzapean