Maiatzan ere langabezia jaitsi da

Jakitera eman dituzten datuen arabera, azken hilabetean 79 lagun gutxiago daude langabezian Irunen eta 40 lagun gutxiago Hondarribian.
Gaur egun, Irunen, 5285 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %18 hain zuzen.
- Gehiago irakurriMaiatzan ere langabezia jaitsi da -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Udako giroa gerturatzen hasi zaigu ia, eta horrek festetara garamatza buruz! Lagunekin berriro elkartzeko aukera, goizeko ordu txikietara arteko dantzaldi eta tertuliak, ligoteoa... Horretaz guztiaz gozatzea da nahi duguna, denok jaietan gustora eta giro onean egon ahal izatea. Baina oraindik ere guztiok ez dugu lortzen berdintasunean parte hartzea gure herriko jaietan, beldurrek, debekuek, erasoek... toki handiegia dute eta. Hori guztia biltzen ahalegindu da dokumental hau, baina batez ere, egoera hauei guztiei aurre egiten ahalegintzen diren pertsona guztien lana da ikusiko duguna. Irungo alardea, Baztango mutil dantzak, txosna batzordeak, Giza probak, Bertsolaritza...
Ekainaren 5ean. 19:30etatik aurrera, izango da ikasturte honetako Kabigorriko azken Bertso Gaua.
EH Bildu.- Jada martxan da gure bailaran Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Partaidetzazko Aurrekontuak ekimena. Gipuzkoako beste eskualdeekin alderatuta atzerapenarekin bada ere, 500.000 euro zein proiektutan erabiltzea nahi duten erabakitzeko proposamenak egiten hasi da jendea Irun eta Hondarribian burutzen ari diren 6 tailerretan.