Noticias

Urdanibia Plazako obrak eta jai gunearen inguruan EH Bilduren jarrera

logoUrdanibia plazako  berrikuntza lanen eta jai gunearen gaineko, Irungo alkate den , Jose Antonio Santanoren atzoko adierazpenak harridura sortu digute.

Aurtengo San Martzial jaietan, urte askotan gune honetan burutu diren hainbat ekimen Ficobara eramateak herritarron artean sortu duen eztabaidaren aurrean, bere iritzia eman eta bere taldearen proposamena defendatzearekin batera, gure ustez ulergaitza eta onartezina den salaketa bat egin zuen atzo alkate jaunak.

Jose Antonio Santanok  << talde politiko baten intromisioaz" >>  eta << Talde politiko baten interesen "inpulsoarekin" berrikuntza lan batzuen kudeaketa beste zerbaitetan bihurtzen ari zela.>> esan zuen.    

Martxoan 440 langabe berri gehiago Gipuzkoan, horietatik 153 Bidasoaldean

Hiru hilabete jarraian gora egin du langabeziak gure eskualdean. Otsailean baino 153 behargin gehiago zeuden lanik gabe martxo amaieran Bidasoaldean, zehazki: 132 pertsona Irunen eta 21 Hondarribian.

Irunen, gaur egun, 5399 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %18,4 hain zuzen. Iazko martxoko hilabetearekin konparatua 168 langabe gutxiago daude orain.

JAIAK HERRIAN!!!!!!!

foto

Jada jakingo duzu Irungo udal gobernuak jaietako Moskuko gunea FICOBA-ra eraman nahi duela. Hori ekidin nahian tabernariak, eragile sozialak, elkarteak eta norbanakoak mugitzen ari dira. 

EH Bilduk ere bilera zabal bat burutu zuen martxoaren 20an eta bere jarrera publikoki azaldu du azkenekoa atzo bertan. Bide horretan eta EH Bilduk egindako bileran SAC-en erregistro bidez eskaerak sartzea proposatu zen eta horri bide emanez eredu bat bidaltzen dizuegu (Hemen deskargatzea).

Zer egin horrekin? Lehenik eta behin zuen izenarekin bete eta SAC-en edo internet bidez erregistratu. Horretaz gain, zuen lagun eta kontaktuei bidali beraiek berdina egin dezaten.

Kontzertua larunbatean Lakaxitan

Data: 
Larunbata, Apirila 5, 2014 - 21:00 -tik Igandea, Apirila 6, 2014 - 20:55 -ra
Non: 
Lakaxita
Antolatzen du : 
Lakaxita

kartelaDatorren larunbatean, apirilak 5, kontzertua egongo da Irungo Lakaxitan. 21:00etatik aurrera afaria eskainiko dugu bertaratzen direnentzat, eta ondoren hasiko dira jotzen taldeak: donNa die (Orereta-Irun), Madeleine (Donostia) eta Voltaia (Zumaia).

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin