Noticias

EH BILDUren salaketa Espainiar ejerzitoak Irungo kaleetan maniobrak direla eta

fotoIrungo EH BILDU.- Irungo EH BILDUk Espainiako ejerzitoak, berriz ere, Irungo kale eta bazterrak bere "maniobra militarrak" egiteko erabili dituela salatu nahi du.

Irungo mendi, auzo eta kaleak "maniobra" hauek egiteko erabiltzea onartezina dela deritzogu.

Euskal herritarrontzat hain arrotza egiten zaigun eta gure memorian hain oroitzapen txarrak dituen ejerzitoa gure inguruan ikustea iraingarria da. Are gehiago gure herriak bizi duen itxaropenazko aro berri honetan, iraingarriaz gainera probokaziotzat ere hertu genezake.

Jaion'14. Abordaiara!!

catel

Apirilaren 26an, bete ditzagun kaleak pirataz, eta aborda ditzagun!

Esaten da, eta hala omen, euskal pirateriaren urrezko aroa XVI. eta XVII. mendeetan izan zela. Yrunen, ordea, azken urteetan eman da piraten aro oparoena. Asfaltoetako piratak izan gara, gure ontzian, borrokarako gertu, boteretsuen aurrean tinko. Azken aldian, ostera, kolokan jarri da, jarri digute oparotasun hori. Gero eta zailago egiten digute borrokan jarraitzea. Dela banketxeen zitalkeriagatik, Elizaren atzerakoikeria, indar polizialen zapalkuntza, espekulatzaileen doilorkeria edota udalaren aldetik gu denak kontrolatzeko nahiagatik. Honen aurrean, JAION dugu erantzuna emateko abagunea. Apirilaren 26an, bete ditzagun kaleak pirataz, eta aborda ditzagun! Izan ere, orain arte JAION kale okupazioaren bidezko gizarte iraulketa sortzaile eta dibertido gisa definitu izan dugu, eta hala izango da aurten ere, baina oraingoan berrikuntza batekin: kale okupazioaren bidezko gizarte iraulketa sortzaile, dibertido eta PIRATA izango da! Bete ditzagun, bai, kaleak pirataz. Egin diezaiegun aurre zapi, partxe eta patapaluakin!

Jaiak Herrian, herriarentzat eta ez Ficoban!!!

logoIrungo Ernairen irakurketa Jai Gunea Ficobara eramatearen inguruan: 

Gauza jakina da Irundarren artean, aurten jaiak Ficoban izango direla. Bai, bai, Ficoban. Jaik poligono batean ospatuko dira aurten. Zergatik baina? Segurtasun arazoa izango al da udal gobernuak dioen bezala? Interes ekonomikoa agian? Edo soziala? Gure ustez azken biek dute garrantzia erabakia hartzerako garaian. Ekonomikoa alde batetik, Ficoba dirua xurgatzen duen zulo bat delako eta edozer egin beharra dutelako zulo hori geroz eta handiagoa izan ez dadin. Eta bestetik soziala. Aurten hartu badute ere erabakia, nahia aspaldikoa da. Urdanibia plaza zein bere ingurua, heriotzera eraman nahi dute eta argi geratzen da hori plazaren inguruan hartzen dituzten erabaki ororekin. 

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin