Udaletxeak "Alardea zentsuratzen du" bere III. Berdintasun Planan
Irungo Bilgune Feminista.- Guk urteak daramazkigu horretan. Eraikitzen, ekarpe nak egiten, mobilizatzen, finean. Denbora eta gogoak kiloka eskaini ditugu eta sindik atu, eskola eragile edota elkarteekin aritu gara elkarlanean. Baita instituzioekin ere. Irungo Udalaren alboan egongo gara hala eskatu zaigun bakoitzean. Elkarrekin aurkitu genituen Irungo puntu beltzak eta hauek konpontzeko bidean ere egin dugu ekarpena. Irungo artxiboan orduak igaro ondoren, kale izendegirako proposamenak jarri genituen Udalaren mahai gainean. Dena ilusioz eta muxutruk.
Jarrera berarekin abiatu genuen Irungo III. Berdintasun Planaren prozesua. Gure denbora eskaini eta gure proposamenak luzatu genituen, gure hiria hobetu eta berdintasunaren bidean urratsak emateko grinak mugiarazita.



Eguzki-. Martxoaren 10ean Jaizkibelgo eremu babestu batean sute bat sortu zutenen kontrako salaketa jarri du Eguzkik Fiskaltzan. Ustez, tiro eremuan praktikak egiten ari ziren goardia zibilek jaurtitako bengala batek piztu zuen eta 5,5 hektarea kiskali zituen.