Aldarrikapen jaia, Jaiak Herrian, EZ Ficoban!!
- Gehiago irakurriAldarrikapen jaia, Jaiak Herrian, EZ Ficoban!! -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
Heldu den asteartean, apirilak 29, Txente Rekondok EH Bilduk Europako hauteskundeetara aurkezten duen zerrendako buru Josu Juaristi elkarrizketatuko du.
Bertaratutakoek Josu Juaristiri galderak egiteko aukera izango dute.
Solasaldia 19:00tan Ficoban izango da.
Aurtengo maiatzaren lehenean Oarso Bidasoako LAB Irunen egongo gara “langileok erabaki Euskal Herriak erabaki dezan” lelopean.
Bertan, krisia iruzur handi bat dela salatuko dugu, iruzur politiko ikaragarria hasieratik. Izan ere, inork ez du ardurarik bereganatu, are gehiago, langileoi egin gaituzte erantzule, aberatsak gero eta aberatsago, eta pobreak gero eta pobreago bilakatuz. Krisiak aurretik eraman du produkzio esparrua espekulazioaren mesedetan. Gainera, egoera gainditzeko saldu dizkiguten aitzakiekin erreforma estrukturala inposatzen ari digute, eredu soziala goitik behera aldatuz.
Bi astetik behin uhinak astintzen!!
http://www.antxetairratia.com/recordings/programs/2014-04-24-ezker-gantxoa/
Iepe!! Gaurkoan zuekin Xabi izan dugu Jaion 2014ri buruz hitzegiten. Ondoren Bixargorrik
bere Burutakzioko kronika eskaini digu eta amaitzeko gure Ezker Gantxoa!!!