Noticias

Tartalarien aldeko tarta txapelketa Irunen

 

fotoGaur eguerdian  Tarta Txapelketa Golosala burutu dugu Moskun, Irunen, "mercadillo" ondoan. Goizeko hamar t´erdietan parte hartzaile bat txapelketaren lekuaren bila zebilen tarta eskuan zeramala. Azkenean aurkitu gaitu, zorionez! Tartak pisu gehiegi zeukan bueltaka ibiltzeko! Hamaiketarako beste lau tarta iritsi dira eta ordu berean epailearen lana egitera etorri da  Koldo Salinas, Brasil goxodendaren txokolategile ezaguna. Gero beste tarta bat agertu da, beste bat, beste batzuk... HAMABOST TARTA GOLOSALAK zenbatu arte!! Ikaragarria! Hau bai hau Txapelketa arrakastatsua!

Bertso afaria EKT-en

Data: 
Larunbata, Azaroa 16, 2013 - 21:00 -tik Igandea, Azaroa 17, 2013 - 20:55 -ra
Non: 
Irungo EKT elkartean
Antolatzen du : 
EKT

Bertsolariak: Miren Amuritza eta Unai Iturriaga.

Sarrerak: 18 €ren truke Sunbilla, Hazia eta Migel ostatuetan salgai (azken eguna: azaroaren 13).

Urrian Irunen 10 pertsonak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan

Joan den hilean igo egin zen langabezia Bidasoaldean. Irunen 10 pertsonak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 5314 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %18,4 hain zuzen. Iazko urriko hilabetearekin konparatua 115 langabe gehiago daude orain Irunen.

La pegatina taldea Biriatuko jaietan

Biriatuk azaroaren 8tik 16ra bitartean ospatuko du bere jaiak.

8an tripotx jatea eta dantzaldia egongo da.

9an, 22:00tan La pegatinak Emon taldearekin joko dute. Bukatzerakoan Samain taldearekin dantzaldia egongo da. Sarrerak 8€ balio du edari bat barne.

10an meza, desfilea, haurrentzako animazioa eta irlandes gaualdia izango da.

11an antzara jokoa eta Alaiak taldearekin kontzertua izango dute.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin