Noticias

Antxetako programazioaren aurkezpen bestatxoa azaroaren 7an

Data: 
Astelehena, Urria 7, 2013 - 19:30
Non: 
Kabigorrin
Antolatzen du : 
Antxeta Irratia

programazioaAntxeta Irratiak aurtengo programazioaren aurkezpena eginen du azaroaren 7an, Irungo Kabigorri tabernan, 19:30etan.

Bertso saio baten bueltan, irratiko laguntzaile guztiak batzea da gure asmoa.

Asko zarete egunerokoan, bestelako komunikazio eta komunikabideen alde lan egiten duzuenak, eta hori bera ospatzea da xedea.

Pikoketan fusilatuak gogoan

Aurten ere, 1936ko abuztuaren 11an Pikoketan fusilatu zituztenei omenaldia egin diete.

Ekitaldia adar soinuarekin hasi zen. Txalapartaren ttakunaren ostean, Pikoketan erailak banan banan oroitu zituzten. Marcelo Usabiagak, omendutako baten anaia, frankismoaren garaian bizitutako gabeziak gogora ekarri zuen.

Jarraian, Irungo udalaren zinegotzi batek fusilatutakoen senideei aurreskua dantzatu zien.

1936ko abuztuan hildakoen omenaldia

Data: 
Igandea, Urria 27, 2013 - 12:30
Non: 
Pikoketan
Antolatzen du : 
Senideak eta la Asociación Republicana Irunesa “Nicolas Guerendiain”

foto

 

 Iaz bezala, 1936ko abuztuan hildakoen omenaldia egingo dugu pikoketan.

Musika, txalaparta, lore sorta... eta Pikoketako jatetxean janaria.

Gertatu zenari buruzko informazio gehiago

Mankomunitateko lehendakariak egindako adierazpenei erantzuna

logotipoaIrungo EH Bildu.- Irungo EH Bilduk ulertezintzat jotzen ditu mankomunitateko lehendakariak tasen aurrean egindako adierazpenak.

Atzo, mankomunitateko batzar nagusira ur eta hondakin tasak onartzera eraman ziren. Bertan, hondakinen tasetan berrikuntza bat aurkezten zen: hondakin organikoaren bilketan parte hartzen dutenak eta parte hartzen ez dutenen artean etxeetako tasa bereiztea. Jakina denez, Mankomunitateak azken hilabete hauetan hondakin organikoa biltzeko sistema eskualde guztira zabaldu du eta eskualdeko etxebizitzen erdiak eman du izena.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin