Noticias

Estatutorik ez!! Menpekotasunik ez! Kateak hautsi! Guk independentzia!

Data: 
Ostirala, Urria 25, 2013 - 10:30 -tik 18:15 -ra
Non: 
Hazian
Antolatzen du : 
Irungo Ernai

kartelaEGITARAUA:

- 10:30tan Gosari goxoa

- 11:00tan Hitzaldia:

  • Estatutoari Ez
  • Herri maputxea eta autodeterminazioa

- 14:00tan bazkaria (5€ soilik)

  • perretxiko risotoa
  • postre
  • kafea
  • edaria

 

Irungo Udalak 41.000 euroko gastu osagarria baimendu du gizarte larrialdietarako laguntzak emateko

cartelirun.org.- Urriaren erdialdea denean, Gizarte Ongizate Arloak jada konprometitua dauka Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako urte osorako aurreikusia zegoen zuzkidura ekonomikoa

Irungo Udalak ostiral honetan  41.000 euroko gastu osagarria baimendu du 2013ko ekitaldian  gizarte larrialdietarako laguntzak emateko; laguntza horiek Tokiko Gobernu Batzarrak 2013ko apiriilaren 10ean  egindako bilkuran  onartutako irizpideen arabera emango dira. 

Desgaitasuna duten zortzi pertsona bizitzeko egoitza berria zabaldu da Irunen

logotipogipuzkoa.net. Gizarte Politika 2013-10-22.- Gizarte Politikako Departamentuak desgaitasuna duten pertsonentzako pisu berria zabaldu du hil honetan Irunen. Desgaitasun intelektuala, laguntza premia zabala eta portaera arazorik ez duten zortzi pertsona hartuko ditu egoitza honek, eta Atzegi elkartea izango da kudeaketaren arduraduna.

Larraitz Ugarte foru bozeramaileak jakinarazi duenez, Diputatuen Kontseiluak gaur onartu du erabaki hau, “momentu ekonomiko latzenetan ere, Gobernu honek pertsonekiko eta Gizarte Politikarekiko duen konpromisoaren adierazle den erabakia”. Diputatuak, gainera, Gizarteratze Zerbitzuan egingo den langile errefortzua ere aipatu du konpromiso honen adibide gisa.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin