Noticias

2013an 240 langabe gutxiago gure eskualdean

Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, azken urtean 180 lagun gutxiago daude langabezian Irunen eta 60 lagun gutxiago Hondarribian.

Abenduan, Irunen, 243 pertsonak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 5049 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %17,5 hain zuzen.

Aurten ere, gabonetan preso eta iheslari politikoak gogoan izango dituzte

Gaur eguerdian, Irungo Tantaz Tanta ekimenak, prentsaurreko masibo batean, gabonetan preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatzeko burutuko dituzten mobilizazioak ezagutzera eman dituzte.

Deialdiak:
 - abenduak 24, asteartea
    · 19:00tan kontzentrazioa San Juan plazan.

Txingudi Orain! Irungo Udala: bete ditzala Txingudiko padurak babesteko legeak

foto

Texto honekin batera igorri dizuegun dokumentua sinatzen dugun talde naturazaleek, ornitologikoek eta ekologistek aipatu dokumentua abenduko osoko bilkuran mozio bezala jorratzea eskatu diegu Irungo Udal Talde Politiko guztiei HAZen bidez erregistratutako eskariaren bidez (erregistro zenbakia: 30.225).

Bertan aipatzen eta eskatzen diren puntuak betetzea beharrezkoa dela pentsatzen dugu, izan ere, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irun eta Hondarribiko Udalek Txingudiko hezeguneak babesteko eta lehengoratzeko hitzarmena sinatu zutenetik hogeita bat urte igaro badira ere, aipatu hitzarmenak zehazten dituen neurri asko oraindik bete gabe baitaude eta horrek naturgune horren egoera benetan kezkagarria izatea eragiten baitu.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin