Hilaren 27an, larunbatarekin, Juanra Rojori ongi etorria egingo zaio Irunen. 19:30tan izango da San Juan plazan eta ondoren, 21:30ak aldera, afaria egongo da Hazian (jadanik txartelak salgai daude 15€tan).
Juanra, 21 urte kartzelan eman ondoren, martxoaren 8an Darocako espetxetik kalera atera zen.
BIDASOAKO STOP KALERATZEAK.- Testutxo honen bidez Koldo Salinasek izan zuen keinu polita eskertu nahi dugu. Bere “Txoriso-Esnea” txokolatezko goxoarengatik eta Stop Kaleratzeak aipatzeagatik, honek desjabetuak izateko arriskuan daudenei eta hauek etxebizitza den oinarrizko eskudibidea ez galtzeko lan egiten dugunoi indarra ematen digulako. Adibide honek gure herriko saltoki eta ostalaritzan fruitua emango duelakoan gaude. Denok laguntzen ahal dugu, moduren batean, ain bidezkoa den kaleratzeak ekiditea bezalako zergati batean.
Francisco José Ramada Estevez "Berak", Irungo preso politikoa, bere amari, duela gutxi hila, idatzitako eskutitza