Manifestación en Irun para denunciar el ataque imperialista al pueblo de Siria

Atzo arratsaldean (larunbata) Irunen Siria herriaren kontra eraso inperialista salatzeko manifestazioa burutu dela jakitera ematen dizuet.
Bertan, 60 lagunek parte hartu dute. Manifestazioa hasieran Askapenak antolatu du, baina azkenean hainbat eragileen atxikimendua jaso du: Sortu, Ezker Anitza, Gazte komunistak, Ernai, EH Bildu,PCE-EPK, Ezker batua-Berdeak, LAB, Lakaxita gaztetxea, Bilgune feminista, "Nicolas Guerendiain" Irungo Errepublikarrak, Tadamum, Irungo EA, CCOO, Euskal Herriko antifaxista taldea, Hondarribiko gazte asanbalada, ELA.

Gipuzkoa STOP Kaleratzeak .- Gaur, mailegu betearazpen eta etxe kaleratzeek dakarten beste aurpegi bat erakutsi nahi dizuegu. Nere alboan dauden pertsona hauek, guraso abalista dira, aitona-amona abalista. Beraien delitu bakarra, higiezinen burbuilaren unerik gorenean, beraien seme-alabek mailegu hipotekario bat lortu zezaten, beraien etxebizitza berme bezala jartzea izan delarik. Garai hartan, agintean zegoen gobernuaren baimenarekin, banketxe eta enpresa tasatzaileek maileguen prezioak puzten zituzten eta etxebizitza bat erosi nahi zutenek senideen etxebizitza abal bezala jartzera behartzen zituzten, kasu askotan jada ordainduak zeuden etxeak zirelarik.