Noticias

Nazioarteko Mugikortasun astea dela eta Irungo EH BILDUk bere kezka azaldu nahi du

argazkiaIrungo EH BILDU.- Irailak 16tik 22ra Nazioarteko Mugikortasun astea ospatzen da. Urtero antolatzen den ekimen honen helburua, geroz eta jasangarriagoa den mugikortasun batera urbiltzeko baldintza berriak sortzea da.

Irunen ekimen hau antolatzen hasi zenetik urte mordo bat igaro da. Aurten ere, esandako data horietan burutuko da. 

Irungo EH BILDUk hainbatetan esan du ekimen honekin bat egiten duela, baina egungo Udal Gobernuak hau antolatzeko duen eredua ez zaiola egokiena iruditzen. 

Manifestazioa. Eraso inperialistarik ez Sirian!

Data: 
Larunbata, Iraila 14, 2013 - 20:30
Non: 
San Juan, Irun
Antolatzen du : 
Irungo Askapena

cartel

Askapena.- EEBB eta Frantzia buru direla, inguruko indar atzerakoien babesarekin (Turkia, Qatar, Saudi Arabia, Israel eta Jordania) eta estatu, nahiz instituzio kapitalista europarren laguntzarekin, eraso militarraren mehatsuen aurrean, (komunikatu honekin bat egiten dugun eragileak)honakoa jakinarazi nahi luke:

Izan historikoki nahiz teorikoki, potentzia Kapitalista-Inperialistek inoiz ez dute esku hartze militarrik burutu, ez ongi izate, ez demokrazia eta ezta giza eskubideen alde ere. Inoiz ez dute egin eta inoiz ez dute egingo, hain zuzen, eurak baitira esplotazio eta zapalkuntzan oinarritzen den sistemaren onuradun nagusiak, hain justu, ustez defendatzera doazen balore justu horien guztiz aurkakoa direnak.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin