Noticias

Inskripzioa. Emakumeen jabekuntzarako eskola 2013

Data: 
Asteartea, Iraila 10, 2013 - 00:00 -tik Asteazkena, Iraila 25, 2013 - 23:55 -ra
Non: 
Telefonoa 943 50 51 52. SAC, Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 20:00etara Larunbatetan: 8:30etik 13:30era.
Antolatzen du : 
Irungo Udala, Berdintasunaren Batzordea, Gipuzkoako Foru Aldundia

cartel

Emakumeentzako Irungo Jabekuntza Eskola hainbat adin eta interesetako  emakumeak indartzea eta sustatzea da.  Zenbait ikastaroren bidez emakumeei beren eguneroko bizimoduan eragiten dieten baliabide eta erabakien inguruko ahalmena bultzatu eta handitu nahi da. Gogoetarako gunea izan dadila bultzatu nahi da, emakumeen prestakuntza eta topaketarakoa; eta horregatik gonbidatzen zaituztegu jardueretan parte hartzera.

Afari solidarioa Bidasoako STOP Kaleratzearen alde

Data: 
Ostirala, Iraila 13, 2013 - 19:00 -tik Larunbata, Iraila 14, 2013 - 18:55 -ra
Non: 
BALLESTANEA Jatetxea, Hondarribia (Arkoll Auzoa 34)
Antolatzen du : 
Kaleratzeei STOP

cartel

IRAILAK 13an, OSTIRALA, Hondarribiko BALLESTENEA Jatetxean (Arkoll Auzoa 34). Bidasoako Stop Kaleratzeak kolektiboak afari solidario bat antolatuko du dirua biltzeko eta baita kaleraturik dauden familiekin edota Bidasoa inguruko bankuek eta kutxek aurrera eramandako prozedura irekiak, HMEIa, gehiegizko klausulak etb. dituztenekin sentsibleak diren pertsonei parte hartzera animatzeko ere. 

Hondarribiako alardea

logoEuskla Herriko Bilgune Feminista.- Badira hogei urte Jaizkibel konpania osatzen duten herritarrek “alardea berdintasunean” bizitzeko nahia helburu hartuta euren jardunari ekin ziotela.

Urteetan eta egun ere, muga eta oztopo anitzen gainetik aurrera egingo dute Jaizkibel konpainiako herritarrak. Urte guzti hauetan egindako lana instituzio publiko politiko batzuek “segurtasuna” aitzaki, edota herritar batzuen jarrerek eta erabakiek atzera bota nahi izan badituzte ere, ez dute lortu. Gainera, adierazi nahi genuke, urte guzti hauetan zehar irtenbidearen alde aritu eta ari diren bakarrak, Jaizkibel konpainiako kideak eta Hondarribiko emakume feministak izan direla.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin