Noticias

Kabigorriko ostegunetako bertso-gauak

Data: 
Osteguna, Urria 3, 2013 - 19:30
Non: 
Kabigorri, Peña Kalea
Antolatzen du : 
Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea) eta Kabigorri

argazkiaHitz hauen bidez abian jarri dugun proiektu baten berri ematea da helburua; Kabigorri elkarteak, eta Irunabar Irungo bertsoaren bilguneak, elkar-lanean burutuko duten proiektu bat da aurkeztu nahi dizueguna, pretentsio handirik gabekoa, baina, gure bailaran bertsogintza eta euskalgintzari bultzada handia eman nahi diona.

Urte osoan zehar eta hilabeteko lehen ostegunetan Kabigorri ostatuan bertso-saio bat egingo da, non eskualde honetako eta inguruko eskualdeetako jendeak parte hartuko duen. Saioak doanik izango dira, eta 19:30etan izango dute hasiera ordua.

Parte eman eta eragotzi ditzagun! Bidasoako Stop Kaleratzeak konzentrazioa

foto

Bidasoako Stop Kaleratzeak.- Beste behin ere, Bidasoako Stop Kaleratzeak Plataformatik Irungo Auzitegian egingo dugun ekintzara deitzen zaituztegu, OINARRIZKOA DEN ETXEBIZITZA-ESKUBIDEA bereganatu ahal izateko konfiantza izan zuten banku-erakundeek Tania eta Susanaren aurka eragindako gehiegikeria eta indefentsio egoera salatzeko.

Guztiok dakigu Rodrigo Rato eta BANKIAko kontuen arduradunak epaituak ez izateaz gain nola gobernu espainiarrak babesten dituen, BANKIAra fusionaturiko erakundeen kontuak hustu eta izugarrizko murrizketa zein tasen bidez diru-kutxa publikoetako dirutik etekina aterata ere.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin