"Barrura begiratzeko leihoak" filmaren emanaldia Hendaian
Barrura Begiratzeko Leihoak euskal presoen inguruko unibertsoari buruzko film luze dokumentala izango da, lau/bost istorio labur independentek osatua. Lau/bost zuzendari ezberdinek hartuko dute parte bertan, subjektibitatetik lan eginez, sarri ezkutatua izan den errealitate sozial hau modu gizatiar batean erakusteko asmoarekin.