Noticias

Manifestazioa. Eraso inperialistarik ez Sirian!

Data: 
Larunbata, Iraila 14, 2013 - 20:30
Non: 
San Juan, Irun
Antolatzen du : 
Irungo Askapena

cartel

Askapena.- EEBB eta Frantzia buru direla, inguruko indar atzerakoien babesarekin (Turkia, Qatar, Saudi Arabia, Israel eta Jordania) eta estatu, nahiz instituzio kapitalista europarren laguntzarekin, eraso militarraren mehatsuen aurrean, (komunikatu honekin bat egiten dugun eragileak)honakoa jakinarazi nahi luke:

Izan historikoki nahiz teorikoki, potentzia Kapitalista-Inperialistek inoiz ez dute esku hartze militarrik burutu, ez ongi izate, ez demokrazia eta ezta giza eskubideen alde ere. Inoiz ez dute egin eta inoiz ez dute egingo, hain zuzen, eurak baitira esplotazio eta zapalkuntzan oinarritzen den sistemaren onuradun nagusiak, hain justu, ustez defendatzera doazen balore justu horien guztiz aurkakoa direnak.

Inskripzioa. Emakumeen jabekuntzarako eskola 2013

Data: 
Asteartea, Iraila 10, 2013 - 00:00 -tik Asteazkena, Iraila 25, 2013 - 23:55 -ra
Non: 
Telefonoa 943 50 51 52. SAC, Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 20:00etara Larunbatetan: 8:30etik 13:30era.
Antolatzen du : 
Irungo Udala, Berdintasunaren Batzordea, Gipuzkoako Foru Aldundia

cartel

Emakumeentzako Irungo Jabekuntza Eskola hainbat adin eta interesetako  emakumeak indartzea eta sustatzea da.  Zenbait ikastaroren bidez emakumeei beren eguneroko bizimoduan eragiten dieten baliabide eta erabakien inguruko ahalmena bultzatu eta handitu nahi da. Gogoetarako gunea izan dadila bultzatu nahi da, emakumeen prestakuntza eta topaketarakoa; eta horregatik gonbidatzen zaituztegu jardueretan parte hartzera.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin