Noticias

Sos Arrazakeriak EAEko Hizkuntza Eskoletan sartzeko bazterkeria salatzen du

logo

Matrikulazioa zabaldu den epe honetan, Sos Arrazakeriak 2013ko uztailaren 3ko Hezkuntza Sailburuaren Aginduak(1) egoera irregularrean dauden pertsonak onartze eta matrikulaziotik kanpo uzten ditu. Euskara eta gaztelera ikastea ere galerazten die.

Neurri hau baztertzailea dela uste dugu eta Euskal Eskola Publikoaren Legearen(2) aurkakoa. Ez hori bakarrik, baita Atzerritartasun Legearen aurkakoa ere(3).

Ongi etorri komikiaren mundu iluragarrira!!

cartelKabigorri.- Komiki-marrazketako lehenengo ikastaro hau gure lagun eta komiki-marrazkilari eta, gainera, komikiaren alorrarekin lotutako ekintzak bultzatzen dituen JORGEren laguntzarekin egin dugu.  

Ikastaro hau egiten dutenek beren komikiak eta pertsonaiak sortzeko behar duten guztia ikasiko dute: aurpegia eta eskuak, gorputza; gorputza nola mugitu eta dekoratuetan nola integratu, pertsonaiak eta  jantziak diseinatzen, narrazioa…Komiki bat egiteko behar diren trikimailu eta teknika guztiak!

Eraso sexista Irunen

Data: 
Osteguna, Iraila 5, 2013 - 19:30
Non: 
Zabaltza Plaza, Irun
Antolatzen du : 
TAS (Txingudi Antisexista)

cartel

Beste behin ere, eraso sexista baten berri izan dugu, gure herrian oraingo honetan.

Txingudi Anti Sexistaren izenean herritarra deitu nahi ditugu horrelako erasoen aurrean ahotsa altxatu dezaten eta horretarako kontzentrazioa deitzen dugu bihar, irailak 5, ostegunarekin, 19.30tan Zabaltza plazan.

 

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin