Noticias

Irungo EH Bilduren balorazioa ekainaren 30.aren inguruan

fotoIrungo EH Bildu.- Beste urte batez, Irungo herriko jaietako egun handian emakumeak berdintasunean parte hartzeko eskubidea aldarrikatu eta bete izan ahal dute. EH Bildu-k, alardean parte hartu zuten pertsona eta alardea jarraitzen egondako pertsona guztiak zoriondu nahi ditu.

Hala ere, eguna normaltasunean igaro dela, komunikabide batzuk adierazi duten bezala, esatea ulertezina da. Lehenik eta behin, Irungo alkateak emakumea berdintasunean parte hartzea ahalbideratzen duen alardeari ongi etorria ez egitea salagarria da, hare eta gehiago, emakumearen parte hartzea berdintasunean ukatzen duen alardeari balkoitik harrera egin ondoren.

Ekainaren 30eko tradizio berria

Aurten ere, urtero bezala, San Martzial egunean, kale nagusian, alarde parekidearen parte-hartzaileak eta jarraitzaileak irainduak eta kolpatuak izan dira.

Komunikabideek eta udalak , normaltasuna eta jai giroa salduz, ezkutatzen dituzten  eraso hauek urtero errepikatzen den tradizioa bihurtu da.

Gainera, kasko gorriek "babestera" etortzen diren pertsonak kolpatzen dituzte.

Alternatibak salatu du Irungo alkateak emakumeak berriz baztertu dituela Alardean eta normaltasun irudia islatu nahi izan duela

fotoAlternatiba. DONOSTIA.- Alternativa. DONOSTIAn.- Alternatibako bozeramaile Diana Urreak, herenegun Irunen ospatutako Alarde egunaren balantzea egin du gaur. Deitoratu du udal gobernuak -“beste talde batzuen adostasunarekin”- eta hainbat komunikabideek “onartezina den egoera ontzat eman” dutela berriro, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna lortzea helburu duen gizartearentzat onartezina dena: “Normaltasuna esaten diote emakumeak diskriminatzeari, Irungo alkate eta EUDEL bezalako instituzio bateko lehendakariordeak berdintasun legea tranpa eginda urratzeari eta normala deritzote komunikabideek, pribatu zein guztion diruz ordaindutako publikoek ere bazterkeria jaso eta babesteari”.

Lapiko jotzea

Data: 
Osteguna, Uztaila 4, 2013 - 12:30
Non: 
San Juan Plaza
Antolatzen du : 
Bidasoa Kaleratzeei STOP

foto

Irungo pertsona eta kolektiboek datorren Uztailaren 4an, goizeko 12:30tan Udaletxeko ate aurrean egingo dugun lapiko jotzera deitzen ditugu. Bertan, zera esango diogu instituzio eta alkateari: Kaleratzeen aurrean, busti edo konplize zara!

 Informazio gehiago: Kaleratzeen aurrean, busti edo konplize zara!

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin