ELDH Europako Abokatu Elkarteak deklarazioa euskal presoen inguruan
behatokia.info-. behatokia.info-. ELDH Europako Abokatu Elkarteak, mozio bat publiko egin berri du, Estrasburgoko epaitegiak Ines del Rio auzian Parot Doktrina Europako Giza Eskubide Hitzarmenaren aurkakoa zela erabaki zuen urtemugan.
Publikatu berri duen mozioan, zeina nazioarteko zirkulu juridikotan banatzen ari den, giza eskubideen bortxaketa ezberdinak jasotzen dituzten azkeneko nazioarteko txostenak biltzen dira, hala nola CPT Europako Kontseiluko azkeneko bisitaren ondorio txostena, Amnesty International, Estrasburgoko auzitegiko aurreko beste erabaki batzuk, edota Nazio Batuetako Giza Eskubide Komitearen ebazpena, non Espainia kondenatzen den Maria Atxabalek pairatutako torturengatik atxiloketa inkomunikatua iraun zuen bitartean.



