Noticias

Kolektibo sozialek eta udal-ordezkariek salatzen dute Astigarraga eta Irun arteko AHTaren proiektuari bultzada berria emanez bikoiztu egiten direla

foto

Eskualderako aurreikusitako azpiegitura berrien inpaktuak. Elkarte ugarik bat egin dute agiri honekin. Hamarnaka lagun elkartu dira prentsaurrekoan. 

Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoako kolektibo sozialek, udal-ordezkariek eta auzo-elkarteek prentsaurrekoa egin dute gaur, Irungo udaletxearen aurrean, Astigarraga-Oiartzun-Lezo arteko AHTaren tarteak zein Iparraldearekiko Biriatuko lotura egiteko proiektua salatzeko. Bultzada berria eman nahi dioten proiektu horren eraginez, azpiegitura berriek ekarritako inpaktuak bikoiztuko dira Irun, Lezo, Oiartzun, Orereta-Errenteria, Donostia, Martutene eta Astigarragan zein bertako auzoetan. Horregatik bildu gara, hain zuzen ere, gure kezka agertzeko eta azpiegitura-plan agresibo hori bertan behera utz dezaten exijitzeko, sekulako kostu ekologiko, ekonomiko eta soziala ekarriko baitio eskualdeari. Prentsaurrekoan Iparraldeko CADE ingurumenaren defentsarako koordinadorako ordezkari batek ere hitza hartu du beren atxikimendu osoa adierazteko.

Kontzentrazioa Donostiako Kutxabanken aurrean

Data: 
Osteguna, Ekaina 13, 2013 - 11:00 -tik Ostirala, Ekaina 14, 2013 - 10:55 -ra
Non: 
Donostiako Garibai kaleko Kutxabanken
Antolatzen du : 
STOP Desahucios Gipuzkoa

logotipoa

Milaka familiek 300 eta 400 € inguru gehiago oradaintzen dituzte hilero hipoteketan PPk ez duelako Kutxen HMEI-aren desagerpena legeztatu eta Kutxabankek Euriborra +1 aplikatzeari ezezkoa ematen diolako. 

Euren hipotekei aurre egin ezin dioten zenbait lagunek gure babesa behar dute etxea ordainean ematea eskatzeko.

Herria dugu arnas

Data: 
Larunbata, Ekaina 15, 2013 - 11:30 -tik Igandea, Ekaina 16, 2013 - 22:55 -ra
Non: 
MIarritzerko Irati aretoan

Ekainaren 15ean hitzordu garrantzitsu bat dago iheslariekin. Elkartasunaren hatsa zabaldu eta iheslariek bizi duten errealitatea, egoera zein ikuspuntua ezagutzeko eta mahaigaineratzeko aukera emango digun hitzordua. "Herria dugu arnas" diote, eta ekainaren 15ean MIarritzerko Irati aretora, esateko dutena entzutera hurbiltzeko deia luzatzen diote herriari.

Gipuzkoako bizikleta bideen Lurralde Plan Sektorialaren behin betiko onarpena

fotoKalapie.- 1998an KALAPIEk “LehendaBizi” proiektua bultzatu zuenetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoan bizikleta bideen sare bat sortzearren, sare hau errealitate bihurtzeko gogor lan egin dugu. Egindako lanari esker, Aldundiak “Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sareari buruzko Plana” idaztea agindu zuen, eta planaren prestakuntza 2002an amaitu zen.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin