Maiatzak 31, azken ostirala. Presoen aldeko kontzentrazioa


Azken erailketa matxista salatzeko bakarrik 70 irundar bildu dira Zabaltza plazan ostiral arratsaldean.
Zer gertatzen zaio irungo gizarteari?
Emakumeenganako aurkako indarkeriaren kasu berri baten aurrean aurkitu gara Laudion gertatutakoarekin. EH Bildutik argi daukagu hau ez dela gertaera isolatu bat baizik eta sistema patriarkalaren adierazle gordina.
Borroka honetan eragile feministak daukaten indarra babestu asmoz gaur, ostirala arratsaldeko 19.30tan TASek, Zabaltza Plazan deitu duen kontzentraziorarekin bat egiten dugu, jendartea bertara gerturatzeko dei eginez.

Berri lazgarri batekin gatorkizue. Jakin dugunez, eraso sexista baten ondorioz, emakume bat erail zuten atzo Laudion.
Horren aurrean, TAS (Txingudi Anti Sexista) plataformaren izenean, kontzentrazio batera deitu nahi ditugu eskualdeko herritarrak. Kontzentrazioa, bihar, maiatzaren 24 ostiralarekin, izango da 19.30tan Irungo Zabaltza Plazan.