
"Nicolás Guerendiain" Irungo Elkarte Errepublikanoak bi gai interesgarrirekin eguneratu du webgunea. Atzerria Katalunian, Helmugako lekua eta 1936ko uda Irunen, Estatu-kolpea eta errepresio frankista.

EH Bildu.- EH Bilduk gaitzetsi egin du Udal Gobernuak hiriko kultur elkarteekiko duen jarrera eta, zentzu horretan, Fuskal Jiraren antolakuntza aldebakarrez bereganatzeko erabakiaren gainean haustartzera deitu ditu PSE eta EAJ.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Sei hilabete igaro dira EAJk, PSEk eta VOXek betoa jarri zutenetik Eusko Legebiltzarrean gure Herri Ekimen Legegilea borrokatzeko, gutxieneko pentsioak lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzeko eta, horrela, gizon eta emakume pentsiodunen arteko genero arrakala murrizteko, %30etik gorakoa baita.