Noticias

2026ko Alardea antolatzeko eskaera Udalari

Generala

Alarde Publikoa.- Gero eta hurbilago ditugu herriko jaiak, eta haiekin batera heldu da San Martzial Alarde berri bat.

Lortutako aurrerapenak eta askatasunak arriskutan diruditen garai nahasiotan, guk berriro ekingo diogu Alarde parekide bat antolatzeari; alegia, aukera-berdintasuna jaiaren eta erritualaren muinean txertatua duen Alardeari. Aurten, gainera, konpainia berri bat izango dugu bidelagun, Meaka auzokoa.

Arrantzale Auzoaren berhiritartzea

Arrantzale Auzoa

Abotsanitz.- Arrantzale Auzoaren berrurbanizazioa auzoaren aldarrikapen historiko bati erantzuten dio. Urte luzez, auzoko herritarrek oinarrizko azpiegiturak hobetzea eskatu dute, denboraren poderioz narriatuz joan baitira beharrezko arreta jaso gabe. Egoera luzatu honek agerian utzi du EAJ-PNVren aldetik erantzun instituzionalik ez egotea, denboran zehar mantendu den eskaera legitimo baten aurrean. Erantzun falta berak eragin du, gainera, Hondarribiko beste hainbat auzo ere antzeko edo okerragoko egoeran egotea.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin