Noticias

Sahararen aldeko Euskal Karabana Kabigorrin

Data: 
Osteguna, Otsaila 5, 2026 - 19:00 -tik Igandea, Otsaila 8, 2026 - 23:55 -ra
Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun-Mosku

Caravana Sahara

Aurreko urteotan bezala, aurten ere, Saharako Lagunen Euskal Elkarteen Federazioa elikagaien karabana antolatu du Tinduf-era (Argelia), saharauien errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko. Orain dela 50 urte han bizi dira 170.000 pertsona, ezer gabe, gehienak emakume eta umeak.

Pentsioen igoera bertan behera geratu dela salatzeko manifestazioa Donostian

Data: 
Osteguna, Urtarrila 29, 2026 - 12:00
Non: 
Illunbe kalea, Donostia
Antolatzen du : 
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua

kontzentrak 2026ko urtarrilaren 29an

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Atzo, asteartea, hilak, 27 Kongresuan, PPk, VOXek eta JUNTSek pentsioen igoera baliogabetu dute. Ostegunean, urtarrilaren 29an, pentsiodunei dei egiten diegu gure gaitzespena eta haserrea adieraztera PP-ren egoitzaren aurrean: izan ere, PPk baliogabetu egin du, Kongresuan emandako botoarekin, pentsioen igoera.

Abotsanitzek gardentasun osoa eta interes publikoaren defentsa aldarrikatzen jarraituko du Zaldunborda aferan

Zaldunborda

Abotsanitz.- Abotsanitzetik oso positibotzat jotzen dugu Hondarribiko Udalak Zaldunborda proiektuari lotuta auditoretza fiskal eta merkantil independente bat enkargatzeko hartu duen erabakia. Neurri ezinbestekoa, arduratsua eta gure konpromiso politikoarekin bat datorrena: interes orokorra azken ondorioetarainodefendatzea, diru publikoaren kontura negozioa egin nahi duen edozein saiakeraren aurrean.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin