Noticias

Ostiralean, hilak 6, Hondarribiko Gaztetxean bertso saioa

Data: 
Ostirala, Martxoa 6, 2020 - 20:00 -tik Larunbata, Martxoa 7, 2020 - 19:55 -ra
Non: 
Hondarribiko Gaztetxea

Hondarribiko Gaztetxean dabiltzanak botako dituztenez, bertako dinamizatzaileek bertso saioa antolatu dute heldu den ostiralerako. Martxoaren 6an izango da saioa eta iluntzeko 20:00etan hasiko da. Bertan ariko dira kantuan, Jon Gurrutxaga azpeitiarra, Aitor Sarriegi beasaindarra eta Egoitz Zelaia hendaiarra. Gaztetxean egitea aurreikusi duten arren, aldez aurretik kaleratuko balituzte, Olagarro elkartean egingo lukete saioa.

Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren 5. edizioak datorren ostegunean, martxoaren 5ean, banatuko ditu bere sariak

Asun Casasola Ipuin Laburren Lehiaketaren sari banaketa. Bidasoko HitzaAurtengo ediziorako ezarritako bi erronka nagusiak bete dira, gazteen parte hartzea eta euskaraz idatzitako ipuinen kopurua nabarmen hasita. Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren 5. edizioaren sari banaketa ostegun honetan, martxoaren 5ean, ospatuko dugu. Aurtengo edizioan 338 ipuin bildu ditugu, bost ediziotan izandako parte hartzerik handiena lortuz. “Ez zaude bakarrik” lelopean, sororitatea eta indarkeria matxistaren biktimei eskainitako babesa oinarri zituzten ipuinak bilatu ditugu.

Martxoak 8 eskualdean, "Aurrean izango gaituzuelako"

Data: 
Igandea, Martxoa 8, 2020 - 11:30
Non: 
Hendaia, Irun eta Hondarribia
Antolatzen du : 
Bidasoko Asanblada Feminista

Rueda prensa 8MBeste urte batez Bidasoako Asanblada Feminista kalera aterako da, esparru guztietan emakumeok jasaten dugun diskriminazioa salatzeko eta ikusarazteko.

2020ko martxoaren 8 honetan ez da greba orokor feministarik deitu, jaieguna denez, baina ez da su-eten bat, antolatzen jarraitzen dugu, gure borrokan jarraitzen dugu eta gero eta gehiago gara eta indartsuagoak.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin