Noticias

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen X. Txapelketa larunbat honetan

Data: 
Larunbata, Azaroa 22, 2025 - 09:30 -tik 13:00 -ra
Non: 
Palmera-Montero guneko 2, Irun

KARTELAl_EH_hitz gurutzatuen txapelketa

Irungo Euskara Taldea.- Larunbatean Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen X. Txapelketa izango dugu Irunen, Palmera-Montero guneko 2. aretoan. 30 lagun baino gehiagok eman dute izena dagoeneko, eta berritasun askorekin dator aurtengo edizioa. Gure webgunean aurki dezakezue informazio gehiago.

Hamaika edizio, eta hamaika istorio berdintasuna aldarrikatzeko: Asun Casasola Ipuin Lehiaketa bueltan da

concurso de cuentos ASUN CASASOLA contra la violencia machista

Azaroaren 25a bueltan dugula, Asun Casasola Ipuin Lehiaketak edizio berri bat, hamaikagarrena, martxan jarri du hitzen bidez indarkeria matxistarik gabeko gizartea aldarrikatzen jarraitzeko. Asun Casasola da, oraindik ere, ekimen honen motorra, eta hari eta berdintasunaren aldeko bere borrokari omenaldia egitea dugu helburu baita ere.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin