Desobedientzia zibila da kriminalizatu nahi dutena, eskubide demokratikoen suntsipen prebentiboa da indarrean jarri nahi dutena
Eleak Mugimendua.- Eleak Mugimenduak eta Euskal Herriko LIBRE Lan Taldeek kezka handiz ikusten dugu Eusko Jaurlaritzaren agindupean lan egiten duen Ertzantzak Madrilgo Auzitegi Nazionalari bidali dion Herri Harresien inguruko txostena. Kezka handiz, gure iritziz, helburu argia duelako Ertzantzak eginiko txosten horrek: desobedientzia zibila kriminalizatzea, zigortzea eta zenbait kasutan baita ilegalizatzea ere.
