Podemos Euskadi.- Podemos Euskadik Alarde Parekideari babesa adierazi dio gaur. Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusi Richar Vaquero, Feminismo idazkaria eta Irungo zinegotzi Thania Pazos, Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaile Miren Etxebeste eta alderdiko beste hainbat ordezkari gaur Irungo Alarde Parekideari babesa adierazi dion ordezkaritzaren parte izan dira.
Podemos Euskadi.- Podemos Euskadik lore-eskaintza egin du Espainiako Errepublikaren defendatzaile guztien omenezko monolitoaren aurrean, Irungo Nazioarteko Etorbideko zubiaren ondoan; aurten, leku horrek esanahi berezia hartu du Memoria Demokratikoaren Leku izendatu baitute Estatuaren instituzionaltasunari buruzko prozesu politiko bat irekitzea eskatu du: estatu federal edo konfederal bat proposatzen dugu, non Estatuaren buruzagitza herritarrek zuzenean hauta dezaketen, herritarren parte-hartzea eta erabakiak hartzeko prozesu guztietan parte hartzeko eskubidea errespetatuz eta sustatuz.
