Podemos Euskadi.- Podemos Euskadik Jaizkibel konpainiako emakume eta gizonei babesa adierazi die Hondarribian, jaietan berdintasunaren aldeko 30 urteko borrokan.
Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusi Richar Vaquero, Feminismoetako idazkari Thania Pazos, Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaile Miren Echeveste eta alderdiko beste hainbat kargu Hondarribian izan dira astearte honetan, irailaren 8an, Jaizkibel konpainiako emakume eta gizonei babesa adierazteko.
Podemos Euskaditik gure babes osoa adierazi nahi diegu Jaizkibel konpainiako emakume eta gizonei, bai eta Hondarribiko Alardean emakumeen eta gizonen parte-hartze parekidea aldarrikatzen duten milaka pertsonei ere. “30 urte bete dira emakumeek Alardean eskubide osoz parte hartzeko eskatu zutenetik, eta Alardeak oinarrizko eskubide hori ukatu zienetik. Horren ondorioz, berdintasunaren inguruko arazo larri batek bere horretan jarraitzen du jaietan. Urtez urte, Jaizkibel konpainia gero eta handiagoa da eta gero eta babes handiagoa du; baina, duela 30 urtetik hona, gizartearen zati batek herritar guztien oinarrizko eskubide bat ukatzen jarraitzen du: herriko jaietan berdintasunez parte hartzeko eskubidea”, salatu dute Miren Echevestek eta Thania Pazosek hedabideen aurrean egindako adierazpenetan.
Aurten, elkarrizketa-mahaiak porrot egin du, “gizartearen zati batek ez duelako bide horretatik joan nahi”, deitoratu dutenez. “Elkarrizketaren bideak ez du funtzionatu; ez da irtenbidea izan. HAOSEk elkarrizketa-mahaia utzi izanak argi uzten du bide horretatik ez dela aurrerapenik egongo”, azpimarratu dute.
Hori horrela, Podemos Euskadik “oraindik ere uste du irtenbiderik onena Udalak gidaritza hartzea eta herritar guztientzako Alarde publiko eta parekidea antolatzea dela; inor diskriminatuko ez duen eta herritar guztiek jaietan berdintasunez parte hartzeko aukera emango duen Alarde publikoa eta parekidea, alegia. Berdintasunak ezin du gehiago itxaron Hondarribian”.

