Absolbitu egin dituzte Hondarribiko gaztetxeko hiru gazte inputatuak
Asier Perez-Karkamo. bidaasoa.hitza.eus.- Epaileak ebatzi du ezin dela okupazioa zigortu, jabeak abandonatutako eraikinean sartu direlako.
Irungo epaileak absolbitu egin ditu Hondarribiko Egiluz jauregiaren okupazioaren harira identifikatutako hiru gazteak. Apirilaren 29an egin zuten epaiketa azkarra, eta bistaren ondoren epaiaren zain geratu zen auzia. Atzo jaso zuten gazteek sententzia. Epaileak uste du okupazioa ezin dela zigortu, jabeak abandonatutako eraikina delako okupatu dena.